PRODUKTUEN ZERRENDA

Esneko arkumea Eusko Labelarekin

Esneko arkumea Eusko Labelarekin

Eusko Labeldun esneko arkumeak Euskal Herriko latxa eta karrantzar arrazetakoak dira.

Amaren esnez soilik elikatzen da esneko arkumea, eta 3-5 aste dituenean hiltzen da. Horri esker, okel mamitsua eta samurra lortzen da, zapore finekoa.

Eusko Labeldun esneko arkumek 4 etiketa ditu, bat laurden bakoitzean. Etiketa horietan, hau adierazten da: hiltegia, hilketa data, kontrol zenbakia eta Eusko Labelen bermea.

Arkumea prestatzeko edozein modu aukeratzen den ere, kalitate aparteko eta fintasun handiz tratatutako elikagaia dastatuko duzu.

Goi mailako kalitatea duenez, stock mugatuko produktua da. Haren freskotasuna bermatzeko, asteko egun batean egiten da hilketa: asteartean. Horri eskera, eskaera hurrengo egunean bidaliko da (asteazkenean), eta kontsumo baldintza ezin hobeetan iritsiko zaizu.

Produktua zer egunetan entregatzen den kontuan hartuta, egin eskaera zuhurtasunez. Entrega epei buruzko zalantzarik baduzu, deitu Bezeroaren Arretarako Zerbitzura (946 566 079).